… baina erdaraz bizi naiz

campus albistea13Ekaineko EHUren Campusa aldizkarian, 82. alean hain justu, Kike Amonarrizek idatzitako artikuluan euskara beharrean gaztelania erabiltzearen aukeraketan eragina duten faktoreen inguruko hausnarketa egiten du. Hartarako azkenaldian bere inguruan izandako jendeari galdetu egin dio gaiari buruz. Jasotako erantzunek gaiari buruz egindako ikerketen emaitzekin bat datoztela adierazten du eta euskara erabiltzeko gehien errepikatzen diren eragozpenak aipatzen ditu.

 

Ondoren, testuan aipatutzen diren oztopoak( erdara erabiltzeko ohitura, ingurunearen eragina, gutxiestua izateko beldurra, etab.) “hizkuntza minorizatuen hiztunen ohiko patologiatzat” jo eta horrelako arazoak gainditzeko zenbait oinarrizko estrategia proposatzen ditu.

 

Hona hemen Campus aldizkariko 82. alearen bertsio digitalaren esteka. Aipatutako artikulua 37. orrialdean agertzen da :

http://issuu.com/upv-ehu/docs/campusa_82_2c987d9fd733d8

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*