Frantziak dio ezin duela berretsi Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna

Hala adierazi du Aurelie Filippettti Frantziako Kultura eta Komunikazio ministroak.

Aurelie Filippettti Frantziako Kultura eta Komunikazio ministroak jakinarazi duenez Frantziako Gobernuaren iritziz ezinezkoa da Europako Hizkuntza Gutxituen ituna berreste, konstituzioko 1 eta 2 artikuluekin talka eginen lukeelako.

Eskualdeetako hizkuntzen egoera gobernuaren “kezka” dela dio ministroak, gogoratuz adituen batzorde bat ezarri zuela plantan. Joan den uztailaren 15ean eskuratu zituen batzorde horren aholkuak.

Estatu Kontseiluaren “muturreko jakobinismoa” salatuz, diputatu berdeek hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena sartu dute Frantziako Parlamentuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*