Milaka pertsona atera dira kalera Valentzian “canal 9” telebista kanalaren itxieraren kontra

Milaka pertsona manifestatu dira larunbat honetan Valentzian, duela egun batzuk Generalitateak RTVV (Radio Televisión Valenciana) isteko hartutako erabakiaren aurka. Bertan, kanal hau beharrezkoa dela baieztatu dute manifestalariek, eta Conselleko buru den Alberto Fabrari hartutako erabakia atzera botatzeko eskatu diote.

‘FABRA DIMISIÓN’

Manifestazioa, RTVVko enpresa komiteak deitua, eta 160 entitate sozialek babestua, 18.00tan atera da San Agustin plazatik, txalokada handi batekin, eta “Fabra dimisión” ohiuak entzuten zirelarik. Manifestatzaileek pankarta asko eramaten zituzten, eta hauetako batzuetan halako mezuak irakurtzen ziren: ‘La información es un derecho, el aeropuerto sin aviones no’, ‘RTVV no es del PP‘, ‘Esto es un golpe de Estado’ eta ‘No callaran la veu d’un poble’, beste batzuen artean.

Baina Valentziakoa manifestazio handiena izan den arren, Alikanten eta Castellonen era milaka pertsona batu dira ere erabaki honen aurka.

http://www.elperiodico.com/es/noticias/tele/manifestaciones-valencia-castellon-alicante-contra-cierre-canal-2822351

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*