Beste baterako utzi dute Osakidetza euskalduntzeko planari buruzko eztabaida

Bilduk Osakidetza euskalduntzeko aurkeztutako plana eztabaidatu behar zuten gaur Eusko Legebiltzarrean, baina azkenean bertan behera utzi dute.

EH Bildu taldeak ekarpenak egin nahi izan dizkio Osakidetza euskalduntzeko II.planaren zirriborroari, eta Eusko Legebiltzarrera eraman nahi izan dute, baina gai ordenean aldaketak izan direnez, beste egun baterako lagatzea erabaki dute. Bilduk eztabaida honekin planak izan beharko lituzkeen lehentasunei buruzko eztabaida abiaraztea nahi du. Agiriak garrantzi handia du osasun arloa euskalduntzeko bidean, 2019ra bitarteko lan ildoak zehaztuko baititu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*