ETXEPARE INSTITUTUAK EUSKAL ARTISTEKIN HARREMANETAN JARTZEKO AUKERA EMANGO DIE MUNDU OSOKO EUSKARA IKASLEEI

image_gallery

Etxepare Euskal Institutuak eta Mintzanet proiektuak euskal kulturen zabalkuntzarako ekintza berri bat jarri dute martxan. Proiektu honen bitartez mundu osoko unibertsitateetan zehar euskara eta euskal kulturaren ikasleek euskal sortzaileekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Aizpea Goenagak, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariak, ekimen honen helburu nagusiak adierazi ditu adierazpen baten bitartez: munduko 34 unibertsitatetan instituzioaren  eskaintza aberastea eta euskal kulturaren zabalkuntzan beste aurrera pausu bat ematea.

Proposamen honen bitartez, euskal kulturaren sustatzaile eta artista ugari, interneten bidezko saioetan, gai zehatzez solastuko direla aditzera eman du. Projektua Mintzanet euskarriaren bitartez burutu egingo da.

Sesioak gauzatzeko funtzionamenduaren berri ere eman du Goenagak. Partehartzaileek euskal kulturako esparru anitzetako eragile eta artistekin saio hezigarriak eskatzeko aukera izango dute. Ondoren, Etxepare institutuak bitartekari lanak gauzatuko ditu hitzorduak hitzartuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*