“Euskara hizkuntza indartsuagoa izan dadin” Lapueblara joateko deia egin dute

2014ko Araba Euskaraz, ekainaren 15ean ospatuko da Lapuebla de Labarcan (Araba). Assa ikastolak antolatuko du jaia, eta eskualdean euskara indartzea du helburu.

Jaialdiaren bidez arabarren artean euskara sustatzea da beraien helburu nagusia, Ikastolako zuzendari Adela Txabarrik adierazi duenez eta horrekin batera ikastolan euskararen alde egiten diren zenbait jarduera ezagutaraztea. Bestalde, Lapueblan euskara gogoan dutela nabarmendu du: “Errioxarekin mugan egon arren, euskara ez dugu ahaztua”.

Jaialdian bildutako dirua ikastola berritzeko erabiliko dute; “egoera larrian” daudela adierazi  baitu zuzendariak: “27 urte ditu zentroak, eta egoera txarrean dago. Assa berritzen dugunean, eskualde osoari erantzutea da gure helburua”.
Txabarrik Araba Euskaraz-era biltzeko deia eta jardueretan parte hartzeko gonbita egin die guztiei: “Guztion laguntzarekin euskara hizkuntza indartsuagoa izan dadin”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*