Ika Mizka ekimena Eibarko Industri Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan

 

Helburu nagusia da gazteen artean euskararen beharraren inguruko kontzientziazioa piztea eta erabilera sustatzea 

Osteguna, azaroaren 14an, 10.00etatik aurrera, Eibarko UPV/EHUko Industri eta Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan, ‘Ika Mizka. Eta hik nola bizi dunk euskara?’ ekimenaren bigarren edizioa burutuko da. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gaztezulok, UPV/EHUk eta Mondragon Unibertsitateak antolatu dute elkarlanean, gazteen artean euskararen beharraren inguruko kontzientziazioa pizteko eta erabilera sustatzeko.

Iaz bezala, Ika Mizka proiektuak hainbat alorretako aurpegi ezagunak eta gazteak bilduko ditu mahaiaren bueltan, euskaraz eta euskara bizitzeko moduez hitz egin eta eztabaidatzeko. Izan ere, saio bakoitzak ordu eta laurdeneko bi txanda izango ditu. Lehendabizikoa 10:00etan hasiko da, eta bigarrena 11:35ean. Hamar bat mahai (izena ematen duen gazte kopuruaren arabera) modu zirkularrean jarriko dira, eta mahai bakoitzean bi aurpegi ezagun eta beste bost gazte bilduko dira. Zizka-mizkak ere izango dira. Bertsolaritza, musika, literatura, kazetaritza, zinema nahiz kirol munduko hainbat profesionalen hausnarketak eta galderak batuko dituen bideo labur ‘gai-jartzaileak’ proiektatuko dira eztabaidaren abiapuntu gisara. Bestalde, gazteak mahaiz aldatzea ahalbidetuko dugu jende ezberdinarekin hitz egiteko aukera eduki dezaten.

Gazteekin arituko dira hizketan, besteak beste, ondorengo aurpegi ezagunak:

Jasone Osoro, idazlea

Iker Bastida, Lauroba taldeko abeslaria

Ilenia Ballietto y Eneko Sagardoy, Goenkaleko aktoreak

Jurdan Ezenarro, 101 Gaztelu saioko lehiakidea

Ametx Txurruka, txrrindularia

Ion Esnaola y Javi Rodil, Ze Esatek! musika taldeko kideak

Alex Txikon, mendizalea

Jon Andueza, idazlea eta aktorea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*