FAMILIAK PISU HANDIA DU EUSKARAREN TRANSMISIOAN

egaña irudiaEta kitto! elkartean, azaroaren 19an, Andoni Egaña bertsolariak egingo duen hitzaldia dela eta, elkarrizketa egin diote elkartekoek. Elkarrizketa hura Eta Kittoren webgunean aurkitu daiteke esteka honetan: http://www.etakitto.com/berriak/elkarrizketak/andoni-egana-familiak-pisu-handia-du-euskararen-transmisioan.html . Halere, hurrengo lerroetan jasoko dira bertsolariak esandakoaren ideia esanguratsuenak.

Lehenik eta behin, hitzaldiaren hasieran entzuleek euskararen nondik norakoen inguruan dituzten iritsiak jasoko dituela azaltzen du. Horretarako, euskarak daraman bidea ona, txarra ala erdipurdikoa den uzte duten galdetuko die partehartzaileei. Bestalde, egoera hobetzeko nolako neurriak hartu egin diren hausnartzen du bertsolariak eta hauek eraginkorrak izateko gizartearen partehartzea beharrezkoa dela nabarmentzen du.

Idazlearen iritziz, euskararen egoera hobetzeko hizkuntzaren ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea murriztu egin behar da. Izan ere, legeen bidez lortu diren aurrerapausuak nabarmenagoak dira jendearen ohituretan emandakoak baino.

Ondoren, familiak hizkuntzaren transmizioan duen garrantzia goraipatzen du. Gainera, azken hamarkadetan familiek izandako bilakaera hausnartzen du, egungo familiak oso heterogeneotzat deskribatuz. Horren adibide bezala ipintzen du familia askotan herri eta hizkuntza ezberdinetako gurasoak batzea. Beste alde batetik, familiako kideen artean beste garai batzuetan bezain beste ez hitzegiteak euskararen transmizioan duen eragina komentatzen du.

Egañak kritikatzen du egungo gizarteak eskolaren eskuetan nagusiki jartzen duela hizkuntzaren zein bizikidetzarako baloreen transmizioa. Lehen familian eta kaleetan jasotzen ziren hizkuntza eta balore horiek baina gaur, bertsolariaren iritziz, eskolaren eskuetan dago batez ere transmizio lan hori.

Gertuko etorkizunarekiko baikorra al den galdeturik, horretarako motiboak daudela adierazten du Egañak, batez ere, ezagutzaren esparruan. Horretaz gain, euskarak sormen artistikoan hartu duen indarra aipatzen du, eta musika, antzerki eta bertsolaritza arloetan hartu duen indarrak jattzen du horren erakusletzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*