Bizkaiko Foru Aldundiak 6,2 milioi euro zuzenduko ditu 2014an euskararen erabilera sustatzera.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiak, 6.255.002 euro bideratuko dizkio euskararen erabilera sustatezari 2014an. Aurreko urtean baino %2,74 gehiago. Aurrekontu honekin batera, Josune Ariztondok, kulturako foru diputatuak, euskeraren normalizaziorako proiektu bat aurkeztu du, bai udalerrietan, bai udalez gaindiko eremuetan hizkuntzari bultzada bat emateko.

Proiektu honetan ezarri diren helburuen artean, abian jarriko da Administrazio eta Erakunde Publikoetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko V. Plana (2013-2017), “herritarren eskubideen funtsezko bermea hizkuntza normalizazioaren arloan”. Gainera, “apustu estrategiko eta aitzindaria” egingo da, euskara planak ezarriz 17 foru entitate eta enpresetan, eta aurrera egingo da euskararen presentzia eta erabilera sendotzen IKTetan, “hori ezinbestekoa baita apurka-apurka benetako elebitasuna bermatu ahal izateko”.

Gainera, administrazioaren dokumentuak itzultzeko eta estandarizatzeko aurrekontu saila ere handitu egin da, % 1,54, zehazki, eta guztira 254.622 euro izango dira.

Bestalde, Azkue Fundazioari, Alkarbideri eta euskararen sustapenean Bizkaiko Foru Aldundiaren lankide diren toki erakundeei bideratutako aurrekontua (1.115.000 euro) mantendu egingo da, bai eta Euskaltzaindia, Labayru eta bestelako erakunde eta elkarteei, eta euskarazko argitalpenak ateratzen dituzten erakundeei eta abarrekoei zuzendutakoa ere. Honekin batera, esan beharra dago, 2013ko ekarpen berdina egingo da enpresaren eremuan euskara sustatzeko: 837.000 euro.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*