EUSKARAZ IRAKURTZEAK SARIA DU ETXARRI ARANATZEN

IGOPasa den ostiralaz geroztik martxan da Irakurri, Gozatu eta Oparitu( IGO) kanpaina, urtarrilaren 15era arte. Euskarazko liburuen irakurketa sustatzeko kanpaina burutuko da Etxarri Aranatzeko Victoriano Huizi liburutegian.

Ez da ekimen hau martxan jartzen den aurreneko aldia. Izan ere, Deban, Lizarran, Bilbon, Irurtzunen eta beste hainbat lekutan garatu egin da azken urteetan. Liburuaren Nazioarteko Egunean hasita, apiriletik ekainera burutu zen kanpainia aurten, baina Etxarriko udalak eta liburutegiak urte berean bigarren aldiz martxan jartzea erabaki dute.

Bi helburu nagusi ditu ekimen honek:

– Gazte eta helduak euskarazko liburuen irakurketara erakartzea.

– Ohiko irakurle euskalduna saritu nahi da.

Aukeratutako liburua irakurri ondoren fitxa bat bete beharko dute irakurleek. Liburuzainak trukean deskontu txartel bat emango die herriko liburu dendetan eros dezaten.

12 eta 16 urte bitartekoek liburuak edo eskola materialak erosteko aukera izango dute. Helduek, berriz, %25eko deskontua izango dute liburu baten erosketan. Mintzakide programan parte hartzen edo euskara ikasten ari direnak, ordea, liburuak prezio erdian eskuratzeko aukera izango dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*