Bihar euskaraz bizitzearen aldeko banderak zintzilikatzera deitu du Kontseiluak

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3a, eta ekimen ugari prestatu dituzte biharko eguna ospatzeko.

Euskararen Nazioarteko Eguna Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an.Eta aurten, eguna ospatzeko, Eusko Ikaskuntzak eta Mintzanet-ek euskarazko solasaldiak antolatu dituzte zenbait tokitan.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak kanpaina bat abiatu du biharko egunari begira. Euskaraz bizi nahi dut leloa duten banderak leihoetan zintzilikatzeko gonbita eginez, bideo bat sareratu dute.

Jaurlaritzak, berriz, #mundiala kanpaina jarriko du martxan. Euskara twitterren dauden 35 hizkuntzetako bat da, eta, kanpaina horrekin, euskararen erabilpena sarean bultzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Horrez gain, munduko euskaldunak identifikatu nahi ditu.

Euskarak 365 Egun leloarekin, berriz, ekimen ugari bilduko dituen kanpaina abiatu dute Topagunea osatzen duten euskaltzaleen elkarteek.

http://vimeo.com/79771013

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*