ETB Nafarroan sartzea legez kanpokoa dela dio Nafarroako Gobernuak

ETBk LTDko kanalen “legez kanpoko okupazioa” egiteko asmoa duela salatu du, eta Espainiako Gobernuari “egungo ikus-entzunezko araudia urratzen duten ekintzon” berri eman dio, “legezkotasuna ezartzeko behar diren neurriak” har ditzan. Bihartik aurrera, Iruñerrian ETB ikusgai izango dela iragarri du telebista kateak. 

 

EITBk ohar baten bidez jakinarazi duenez, bihartik aurrera ikusgai izango da ETB Iruñerrian lurreko telebista digital bidez (LTD), eta pixkanaka emisioa Nafarroa osora zabalduko da. EITBk Iruñerriko Erreniegako eta Ezbakako seinale analogikoa digitalizatuko du, eta bihartik aurrera zonalde horretan LTD bidez ikusi ahalko da euskal hedabide publikoa. Hala ere, Nafarroako Gobernuaren oharrean iragarritakoaren arabera, ez dago argi zer gertatuko den.

Oharrean azaltzen duenez, “ETBri eman ez zaion frekuentzia okupatuko” luke telebistak, eta emisio lizentzia EAEra “mugatua” dauka. “Oso larria” deritzo Nafarroako Gobernuari ETBren jokaera, eta “lehenbailehen” erabakia “zuzentzeko” eskatu dio, emanaldiak “euskal erkidegoko lurraldearen barrura mugatzeko”.

Nafarroako Gobernuak azaltzen duenez, “bigarren saiakera da” azken bi urteotan. “2012an Eusko Alkartasuna seinalea digitalizatzen saiatu zen Ezkaba mendian legez kanpoko antena ezarrita, zeina gobernu zentralak itxi zuen. Gainera ekimen horren bultzatzaileek 54.000 euroko isuna ordaindu behar izan zuten legez kanpoko jarduera egiteagatik”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*