Amets Arzallusek irabazi du 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta duela lau urte txapeldunorde izanaren arantza kendu du. Hain justu, buruz buruko berdina izan da, Maialen Lujanbioren eta Arzallusen beraren artekoa; gaurkoan, ordea, Hendaiakoak eskuratu du txapela.
1737,5 puntu eskuratu ditu Arzallusek; 1.686,5 Lujanbiok; 1.164 Elortzak; 1.155 Mendiluzek; 1.106 Sarriegik; 1.099 Iturriagak; 1.099 Gaztelumendik; eta 1.082,5 Colinak.
Hemen duzue bideoa: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1837348/amets-arzallus-euskal-herriko-bertsolari-txapelketaren-irabazlea/